2016(e)ko otsailaren 29(a), astelehena

BIDEOA: GAZTEAK! KIROLA, EZ ALKOHOLA


Argudio textua

                    ARGUDIO TESTUA

Komunak ageri zirenetik leku publiko guztietan nesken  komunak eta mutilen komunak banatuta egon dira, halere, inoiz ez da arazoren bat sortu nesken eta mutilen artean.

Horren lekuko ditugu, komun guztiak banatuta daudela eta ez mixtoak, izan ere, mixtoak izango balira, bai neskak eta bai mutilak intimitatea ez lukete izango, esaterako, neskaren bat hilekoa baldin badauka, ez da oso erosoa izango, mutilak konturatzea.

Horrez gain, ez da oso atsegina zure sexu kontrako pertsona bat txiza egiten ikustea edo puzker bat, edo kaka egiten entzutea. Batez ere, nerabezaroan baldin bagaude oso infantilak gara gauza askotarako, ez dut ezta imajinatu ere egin nahi, gure komunak mixtoak izango balira

Zergatik eta horregatik,  nik, komunak banatuta nahi ditut, sexu bakoitza bere intimitatea behar duelako.

                 

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena



Sierra J. :  Gerra da leku honen izena, Sarasola J. (itzul.) Elkar argitaletxea, Donostia, 2002


Nestor Espainian bizi den kazetari gaztea da. Tudbestan-era joan behar da, lurralde horietako gerrak Errusiaren kontra gertutik ikusteko eta haiei buruz berriak egiteko. Bidaian hainbat arazo dituzte bera eta Alemaniako egin duen lagun berria.Bonbak oso gertu uzten ari dira Errusiarrek eta nondik ibili behar diren jakiteko gidari bat lortzen dute. Adiskidetasuna ikusten da guda dagoen herrialdeetan.

Nestor pertsonaia, nire adineko gazteen, interesa piztu ez arren, oso interesgarriak dira jasaten duten gauzak, horregatik, oso erraz irakurtzen da liburu hau. Nahiko luzea da, halere, hiztegia oso erreza da eta ondo ulertzen da. Gerran dagoen lurraldearen egoera aipatzen da, ondorioz,gerra eta kazetaritza gustatzen zaion pertsonei gomendatuko nioke.

Gerran dauden lurraldeetan bizitzen diren pertsonei buruz hainbat gauza interesgarri irakurriko duzu. Animatu eta irakurri!

M. Santamaria, 2015-11